XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAKBilboko Nazioarteko Erakustazokaren haundiagotzea, zalantzarik barik da Bizkaiko ekonomia barriro indarrean jarteko aurreneko helburua.
Hasitako lanak preminaz bukatzeko joakon ardureaz jabetuz, Nazioarteko Erakustazokan jagokon eskuhartze-kuotaren %31,85eko mugagaz dauan beharkunaren kaltetan barik eta mota horretako bankueragiketetan izaten diran berme arruntekaz mailegu-agiriaren baitean eraikuntza enpresaren dirueskuera lortzeko, Foru Aldundiak beharrezkotzat jotzen dau
Guzti horregatik eta 1990.erako Aurrekontuak onartzeari buruzko abenduaren 30eko 89/13. Foru Arauko 40. atalak Jatorrizko Lurraldeak emon daitekezan bermeetarako aipatzen dauzan mugapenak kontuan izanda, beharrezkotzat joten da laguntasunezko bermea emoteko baimena Foru Arau mailaz bideratzea.
Hori, Baltzu horrek eta aipatutako dirubide-erakundeek itundutako eta antolapidetzen haundiagotze-lanen ondorioz Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren aurka emondako lan-egiaztagirien ordainketa egiteko dan 8.000 milioi pezeta gehi ehunekoei joaken zenbatekozko eta urte birarteko epedun itundutako maileguaren berme legez egiten da.
AZKEN ERABAGIA Foru Arau hauBatzar Nagusietako Lehenengo Idazkaria, ROBERTO OTXANDI0 IZAGIRRE Batzar Nagusietako Lendakariak, AURRE ETA ELORRIETAtar ANTONek.